
elkarrizketa
Zaloa Badiola, Lea-Artibaiko eta Mutrikuko neska* gazteak taldeko partaidea.
“PERTSONA BATEK EZIN DU MUNDUA ALDATU, BAINA, PERTSONA ASKOK ZERBAIT ALDATU DEZAKETE”

Zaloa Badiola / Argazkia: Zaloa Badiola
Uxue BELTRAN DE HEREDIA / Nerea EIZAGIRRE
2021/10/28
Lea Artibai eta Mutrikuko neska* gazteak mugimenduaren parte da Zaloa Badiola. Lekeition bizi den 22 urteko kazetaritzako ikaslea dugu. Gazte-gaztetatik daramatza bai mugimendu feministan, bai herri mugimenduan militatzen.
​
· Zerk eraman zintuen Lea Artibai eta Mutrikuko neska* gazteak mugimenduan parte hartzera?
Mugimendua hein handi baten neuk eta beste batzuk sortutako espazioa da, beraz, ezerk ez zidan honetan militatzera bideratu. Beharra ikusi genuen eskualdean mugitzen hasteko eta herriari bultzada bat emateko.
​
“Mugimenduaren Sorrera kaña batzuk edaten geundela izan zen”
​
Lehendabizi inguruko jendea bildu genuen eta honekin deialdi zabalago bat antolatu genuen.
Eskualdean bazegoen eta badago potentziala, neska gazte asko gaude feminismoaren buelta inguruan, baina herri gehienetan talde eza dago, horregatik gure asmoa sarea sortu eta hori indargune bihurtzea eta herriari bultzada ematea izan zen. Garrantzitsua da ulertzen Neska* gazteak ez dela talde bat, sare bat baizik, koordinadora forma duena.
· Mugimendua hitz gutxitan definitu beharko bazenu, zeintzuk erabiliko zenituzke?
Anitza da mugimendu hau ez duelako ildo zehatzik, ezta irakurketa zehatzik ere. Oinarri bat dugu baina bakotzak daukan pentsamendua bere etxetik ekarritakoa da. Bestalde esango nuke gaztea dela. Gaztea bi aspektu desberdinetan; jende gazteak osatzen dugulako eta oraindik sortze prozesuan dagoelako.
· Talde bezala zein esparru da eragiteko gogo gehien duzuena?
Jende gaztean, azken finean gure subjetuak neska gazteak dira. Patriarkatuak zapaltzen gaituen moduan, gazteak garen heinean horrek dauzkan beste zehaztapen batzuk jasan behar ditugulako.
· Zer da zuretzat “feminista” izatea?
Nirentzat feminista izatea kontzientzia minimo bat izatea da, mugimenduan egotea, zapalduak garela ulertzea. Antikapitalista, antiarrazista eta antikolonialista izatea.
​
· Ze lotura dago “feminista” eta “iraultza” hitzen artean? Zeintzuk dira eman behar diren lehen pausoak?
Iraultza zerbait aldatzeko asmoa da, subjektu zapalduen altxatzea eta euren eskubideak defendatzea. Gure kasuan, subjetu hori patriarkatuaren biktima oro gara, beraz patriarkatuaren aurka antolatzen gara sistema kapitalista desegiteko. Bestalde, feminista izatea iraultza egitea dela esango nuke. Antolatzea beharrezkoa dela uste dut, jende masa bat politikoki kontzientziatu eta hortik abiatuta antolatzea.
· Protestak egiteko erak polemika handiak sortzen ditu. Zuk zer uste duzu? Ba al dago beste modurik?
Modu eraginkorragoak egongo dira seguru, baina, gure lana oihartzuna egitea da naiz eta polemikoa izan. Polemika sortzen den momentuan sistema erasotuta sentitzen dea eta hori da gure helburu nagusia.
· Azken urteetan azaroak 25 edo martxoak 8 egunak protesta egunak izatetik jai girora eraldatu da. Zer pentsatzen duzu horri buruz?
Greba formatua da gai honetako kontu nagusia. Greba batek duen esanahia asko eraldatu da azken urte hauetan. Iada Lanuzte egun bat jai egun bezala hartzen dugu eta lehen grebak zirenak orain direnekin ez dute inolako zerikusirik.
​
· Berdintasunezko gizartea posiblea da?
Nik ezetz pentsatzen dut. Sistema kapitalista eta patriarkatu batean bizi gara eta hau mantentzen den heinean berdintasunik ez da egongo. Lan asko dago eremu pertsonalean zein kolektiboan hau aldatzeko eta aurrera pausoak emateko. Gehienetan indibidualismora jotzen dugu eta pertsona batek ezin du mundua aldatu, baina, pertsona askok zerbait aldatu dezakete.
· Aldaketak eskatzen dituzue. Zer da gehien mintzen zaituena?
Kontua ez da niri zerk mintzen nauen, baizik eta, kolektibo moduan zerk mintzen gaituen. Sistemarentzako batzuen bizitzak beste batzuenak baino gehiago balio dut eta ulertu ezin dudan kontua da hori, hau da Euskal Herriko mugimendu feminista azken urteetan duen erronkarik handiena.
“Askotan uste dut ezin ulertu barik nahi bez ulertze bat dela”
​
· Zer esango zenieke belaunaldi zaharrei?
Galdera honetan bi erantzun posible ikusten ditut. Alde batetik, asko dugula haiei eskertzeko esango nieke. Guk bide hori egiten jarraituko dugu, ahal dugun eta ongien.
Bestetik, pentsamendu atzerakoia duten belaunaldi zaharrei esango nieke ahal dudala ulertu feminismoa zer den guztiz ez ulertzea. Erosotasun batean bizi dira eta horrek ez du kentzen gaur egungo testuingurua zein dan begiratzeko.
· Gustura al zaude momentuarte egindako guztiarekin?