top of page

elkarrizketa

Joseba Egibar, EAJ-PNVko Gipuzkoako presidentea.

 “NIRE IRITZIZ POLITIKAN BENETAKOTASUNA FALTA DA”

europapress-1761409-egibar-afirma-caso-miguel-principio-presuncion-inocencia-aplicacion-to

Joseba Egibar / Argazkia: Internet

Luis HERNANDEZ / Nerea EIZAGIRRE

2021/10/28

Joseba Egibar Artola 1959ko azaroaren 23an  jaiotako andoaindar politikari bat da. EAJko eusko legebiltzarkidea eta Gipuzko Buru Batzarreko presidentea da. Gaztetik politikarako grina izan du, horren ondorioz, 16 urterekin EAJko Gazte Erakundean militatzen hasi zen. 1985 eta  1989 bitartean Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza eta Kultura Saileko ordezkaria izan zen. 1987an Gipuzkoako Buru Batzarreko lehendakaria hautatu zuten. 2000. urtean 4 urtez kargua utzi zuen eta  2004tik gaur egunera arte Gipuzkoako Buru Batzarreko lehendakari bezala jarduten ari da.

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

· Nola definituko zenuke politika? 

Politika herrigintza da, gauzak aldarazteko tresna bat. Niretzako politika herria maitatzea da, herritarrak errespetatzea, asmo eta nahiei bide bat irekitzea eta arazoak konpontzea. Azknean, politika  guzti hori da.

 

· Tresna guztiek alde onak zein txarrak dituzte. Zure ustez, txarren artean, zein da esanguratsuena?

Politika momentu berezia eta zikina ari da bizitzen. Nire iritziz benetakotasuna falta da. Benetakotasunak gauzak ondo aztertzera eta konpontzen eramaten zaitu, honen faltak aldiz, gauzen  mamiaren azaletik ibiltzea suposatzen du. Ez da hain garrantzitsua politikan zer esaten den, baizizk nola esaten den.

 

 · Nola eramaten duzu zure egunerokoan pertsonai ezagun bat izatea? 

Pandemia garaian ez naiz agertu komunikabideetan, eta ez zareneaan agertzen badirudi ez zarela existitzen. Nik ondo eramaten dut hori, garai batean zaiagoa zen politika egitea herri honetan. 

 

· Zergatik esango zenuke lehen zaiagoa zela politika egitea? 

Politikak zerikusia dauka herriak dituen nahiekin. Asko daukanak bere nagusitasuna erabili behar du gutxiengoa integratzeko baina orain dela 10 urte arte hemen hori ez da horrela izan, hau baldintzatzen zuen estrategia politiko militar bat izan baitugu. 

 

“Zure burua baino zerbait gehiago maitatzea, hori da politika”

 

· Zer aholku emango zenioke politikan sartu nahi den gazte bati?

Baikorra izateko eta bere herriarekin konprometitzeko, zure herria antolatu nahi baduzu, zure buruaz gain zerbait gehiago maite behar duzu. 

Gutxienez 6 atal jorratu beharko ditu, horien artean: Hizkuntza, hezkuntza, natura, berdintasuna eta giza eskubideak. Honekin lotuta, ekonomiaren hazkundea bultzatutzea garrantzitsua da, baina beti ere justizia sozialaren eskutik baldin badator. 

 

· Gaztea zinen garaian gazteei zuzendutako politika bazegoen?

Politika gazteek sortezen zuten.

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

 

· Nola uste duzu gaur egungo gazteek ikusten zaituztela?

Ez naute askok ezagutzen. Ezker abertzaleak diren gazte batzuk  kritika zorrotzak egitera pasatu dira, lehen iraina zen, eta orain beste era bateko kritika egiten dute. 

 

· Vox alderdiak Eusko Legebiltzarrera ailegatu izanak ezustean harrapatu zintuen gauza bat izan zen edo espero zenuen?

Nik ez nuen nahi baina espero nuen. Arabatik parlamentari bat lortzea ez da hain zaila, 4000 boto behar dira. Araban eskuin muturreko guardia zibil asko daude, beraz, hor bakarrik 2000 boto inguru dituzte. Orduan, 4000 mila botora iristea zeukaten propagandarekin ez zitzaien zailtasun handirik suposatu.   

 

“ETA PNV ordezkatzeko”

 

· Komunikabideetan entzuten da EAJ eta EH Bilduren arteko liskarrak sortzen direla  ETAren inguran. Zure ustez, non aurkitzen da gatazka horren mamia?

Duela 60 urte sortu zen ETA. Honek uste zuen EAJk ez ziola herriaren nahiei erantzuten, beraz, ETA klandestinitatean sortu zen EAJ ordezkatzeko. ETAk Honek borroka armatua gauzatzea erabaki zuen eta 60 urte pasatu dira eta ezker abertzaleak momentu honetan bide politiko eta demokratikoak hartzen ditu politika egiteko bide bakarra bezala, baina ez du erabaki hori hartzen arrazoi etikoagatik, indarkeria erabiltzea gaizki dagoelako, baizik eta agindu estrategiko bat delako.  Orain ETA desagertuta, ezker abertzaleak irakurketa kritiko bat egin beharko luke, hori da herri honi zor diotena. 
 

· Zeintzuk dira EAJk egiten dituen akats nagusienak?

Estrategikoak gutxi dira. Nik uste dut autogobernuarekin gizarte bigun bat sortu dugula, hau da, eskubideen arloan asko dakien gizarte bat baino betebeharren arloan ez hainbeste. 

​

 

​

harpidetu zaitez eta jaso berriak zuzenean!

Eskerrik asko!

  • Blanco Icono de Instagram
  • Blanco Icono de YouTube
  • Blanca Facebook Icono
  • Twitter Icono blanco

@BEGIRADAPOLITIKOGAZTEA 2021

bottom of page