top of page

ALBISTEA

nerea.jpg

Fridays for Future mugimendua bueltan da beroketa globala salatzen

Euskal Herriko gazteek klima aldaketaren aurkako protestak egin dituzte pandemia pairatu ondoren

Iturria: norberak egina.

2021/10/04

Nerea EIZAGIRRE

Pandemiaren ondorioz urte bat baino gehiago mobilizatu ezinik egon ostean, borroka berdea Euskal Herriko kaleetara bueltatu zen joan den Iraialak 24an. Greta Thunberg Suediar aktibistak 2018an “Friday for Future” berotze globalaren aurkako mugimenduari hasiera eman zion eta Euskadiko gazteek bat egin dute kausarekin.

 

Segurtasun neurriak murriztu osteko lehen manifestazioek Euskadiri dagokionez, Donostian, Bilbon eta Gasteizen izan dute leku. Aktibistek gobernua salatu dute azken hamarkadan klimarekiko izandako konpromisu ezagatik;  Espainiako lege klimatikoak dioenez, berotegi efektuaren sortzaile diren gasen %23aren desagerpena aurreikusi da 2030 urterako, Europak eskatzen duenaren %32aren azpitik, honen aurrean berehalako neurriak eskatu dituzte. 

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

Anne Rodriguez, Gipuzkoako Fridays for Future mugimenduko ekintzaileetako batek, klima krisiarekiko duen kezka eta hurrengo klima gailurrarekiko ziurgabetasuna aitortu ditu: “Ez naiz ausartzen etorkizunerako planak egiten, pentsamendu nahiko katastrofista dut baina benetako pesimistak gara akzioan jartzen garenak”. Munduko seigarren desagertze masiboaren hasierak  sortutako ziurgabetasuna ere erakutsi du: “Lur planetaren historio osoan 5 desagertze masibo besterik ez dira gertatu eta azkenak Dinosauroen aroan izan zuen leku, egoera oso larrian aurkitzen gara”. Bestalde, klima aldaketaren eskutik datorkigun bizi kalitatearen jaitsiera aipatzen digu gaixotasunak eta pandemiak gertuago ditugula adieraziz. 

 

Urriak 22an Euskadiko hiriburuetan zein mundu mailan protesta bat altsatuko dute  mugimenduko partaideek: “begiratzen ari gara, ez gara ahaztu gertatzen ari deanarekin eta hemen jarraitzen dugu”. Protesta honek kartelak eta musika izango ditu lagun, aktibistek garai     desberdin bategatik apustu egin dute garrasia entzuna izan dadin.

​

​

harpidetu zaitez eta jaso berriak zuzenean!

Eskerrik asko!

  • Blanco Icono de Instagram
  • Blanco Icono de YouTube
  • Blanca Facebook Icono
  • Twitter Icono blanco

@BEGIRADAPOLITIKOGAZTEA 2021

bottom of page