top of page

Acerca de

ALBISTEA

Txosnak.jpg

Iturria: norberak egina.

2021/10/05

Bermeoko Udalak bertan behera utzi du Txosna Batzordeak antolatutako jai egitaraua

Herriko Txosna Batzordeak elkarretaratzea egin du Udalak hartutako erabakia salatzeko

Ainhoa ASTARLOA

Iaz, Covid-19a dela eta, Bermeoko udalak Txosna Batzordearen ateak jo zituen, herriko jaietarako ekintzen inguruan laguntza eskean. Hortik, Uda txosneroa deituriko egitaraua sortu zuten elkarrekin; segurtasun neurri guztiak kontuan hartzen zituen egitaraua. Aurten ere, horrekin jarraitzekoak ziren baina herriko jaiak heltzean, Udalak egitarau hori bertan behera uztea erabaki zuen.
 

Hori dela eta egin zuen batzordeak elkarretaratzea Irailak 16an, herriko “ez-jaien” bukaeran. Honen helburu nagusiak, Bermeoko kultur taldeen garrantzia azpimarratzea, beraien egungo egoera salatzea, txosnak hainbat pertsonen arteko gauza direla erakustea, eta batez ere, kultura segurua dela aldarrikatzea izanik. Ainhoa Astuik, Bermeoko Txosna Batzordeko kideak jarrera baikorra du egitarauaren edukiaz: “Segurtasun neurriak kontuan izanik, oso bideragarria ikusten genuen jai egitaraua”. 

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

“Ikusgarritasuna eskainiz”

​

Diruak ez du horrenbesteko garrantzirik izan urte hauetan batzordearentzat, argi baitzuten lehentasuna beste zerbaitek zuela. Aurreko urteetan lortutakoarekin egin dute aurrera. Ekonomia eta osasun egoera kontuan izanik, jaietara, herriko ala inguruko kultura talde txikiak ekartzea zen ideia, Txosna Batzordeko kideak azaldu duenez. Horrela, talde txiki horiei ikusgarritasuna eskainiz eta beti ere jai-giroa sahiestuz.

 

Bermeon, beste herri batzuekiko desberdin jokatzen du Txosna Batzordeak. “Talde bakoitza aparte joan beharrean, hemen, berdin bat dugu denok. Talde txikiz osatutako taldea gara. Gainera, ideologia desberdina dute orain Txosna Batzordeek. Lehen politikoagoa zen dena. Talde txiki bakoitzak bere interesak bilatzen zituen. Gaur egun aldiz, Euskararen arnasgune modura planteatzen dugu txosna eta elkar-laguntza funtsezkoa bihurtu da, onura orokor bat bilatzeko helburupean”, ziurtatzen du Astuik.

harpidetu zaitez eta jaso berriak zuzenean!

Eskerrik asko!

  • Blanco Icono de Instagram
  • Blanco Icono de YouTube
  • Blanca Facebook Icono
  • Twitter Icono blanco

@BEGIRADAPOLITIKOGAZTEA 2021

bottom of page