
elkarrizketa
Josu Unanue, EH Bilduko ordezkaria.
“GAZTEEK AGINTEA HARTZEN EZ BADUTE, PIKUTARA GOAZ”

Josu Unanue / Argazkia: Ainhoa Astarloa
Ainhoa ASTARLOA / Iker GONZALEZ
2021/10/28
EH Bilduko ordezkaria izateaz gain, arrantzalea ere izan da zortzi urtez. Herrigintzan eta auzolanean duen konpromisua paregabea da. Nahiz eta duela 37 urte HIESA dela eta 2 urteko bizi-itxaropena eman, oraindik egun bakoitza baikortasunez hartzen du eta uneoro bizitzaz gozatzen duen pertsona izaten saiatzen da.
​
· Zer esango zenioke politikari garrantzia ematen ez dion gazte bati?
Bere kalterako dela. Politikan erabaki egiten da. Politika konpromisua izatea da, eta egunero konpromesu horiek aurrera eramateko borrokatzea. Arazo bati nola aurre egin planteatzea da politika. Zure barrura soilik begiratu beharrean, besteen arazoei ere erreparatzea. Gazte batek ulertu behar duena da hark ere aldaketa bat eragin dezakeela da. Zuen gizartea da, bilakatu ezazue gizarte polit batean bilakatuz; apaindu, aldarrikatu, apurtu, aldatu… baina zuena egin!
· Gaur egun hainbat mugimendu sozialista, iraultzaile, feminista… daude Euskal Herrian. Zer espero duzu pertsonalki haiengandik?
Ez dut ulertzen munduan gertatzen ari dena. Covid-19arekin bakardadean geratu gara, eroso. Gure alderik txarrena atera dugula uste dut: elkartasun eza, berekoitasuna, amorrua alde guztietatik. Esperantza galduta dut, egia esan. Momentu honetan herria egoera kaxkarrean dagoela esango nuke. Gazteek agintea hartzen ez badute, pikutara goaz. Aldarrikapen guztiekin egiten dut bat eta nire babesa izango dute beti, baina horixe da nire ikuspuntua.
· Noiz eta zergaitik sartu zinen politikan?
Kasualitatea izan zen. Beti egon izan naiz gizarte politikaren inguruan, lanean eta lanetik kanpo. Garai hartan nire arloan (gizarte politikak) lan egin nezakeen galdetu nuen eta baietza jaso nuenez, aurrera egitea erabaki nuen. EH Bilduko nire herriko zerrendan aurkeztu nintzen. Hortik aurrera gizarte politikak koordinatu ditut nik: antolakuntza, patronatua, emakumeen aurkako indarkeria, gazteekin baita ere… Honez gain, alkate ordea ere izan nintzen nire herrian, Bermeon. Militantzia betidanik izan nuen, baina hau guztia bapatean suertatu zen.
“Eskuin mugimendua indartzeak ondorio latzak izango ditu”
· Azken bolada honetan mugimendu ultraeskuinek indar handia lortu dute estatu mailan zein gure herrian. Zeren ondoria dela uste duzu?
Eskuindarren izaera normalizatu dugu eta kriston kaltea egiten du. Esaten dute ezkerrak egiten duela, egingo du ziurrenik, baina ezkerra beti da sozialagoa edo sentsibilitate gehiagorekin jokatzen duena inguruko gauzetan behintzat. Eskuinak ez du ezer. Izan ere, eskuina beti dator goitik behera; goikoek "bekoak" nahi dituzten erara manipulatzen dituzte. Kezkatuta nago, honek ondorio latzak ekarriko dituelako.
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
· Ikuspegia ekintzailetzan, auzolanean, herrigintzan... jarriz, zer falta da gaur egun zure gaztetasunean funtsezkoa izan zena?
Elkar-ezagutzea, komunikazioa, eta elkarrekin gauzak antolatzeko gaitasuna. Bakoitzak bere gaitasunetan konfiantza guztia izatea, izan ere, aldaketak ez datoz pertsona bakar baten eskutik, pertsona-taldeen eskutik baizik. Zure ideietan sinistuz, aldaketa posible da. Gehienbat aldaketa bat lortu daitekeenaren ilusioa izatea falta dela uste dut. Hori gabe jai dugu.
· Eta zer dago orain zure gaztetasunean egon ez dena?
Errekurtsoak, dudarik gabe. Nire sasoian kartelak fosforito batekin egiten genituen, karrikak pintadez bete eta horrelako beste hainbat gauza. Bilera bat egiteko tokirik behar bazen, inoiz ez dugu horrelakorik izan, mendira joaten ginen eta zuhaitz artean hitz egiten genuen.
​
“Pertsonaia publikoa izatea gogorra da, denen ahoetan zaudelako”
​
· Pertsonaia “publiko” bat izateak nolako eragina du zure inguruan? (Eguneroko bizitzan?)
Orain dela 37 urte itsasoa utzi nuen urte biko bizia eman zidatelako, HIESA dela eta. Momentu zailak izan ziren. Gizartean lan bat egin behar zela pentsatu nuen, jendeak ulertu zezan ni neu nolakoa nintzen. Horregatik egin nintzen ezagun. Irudi publikoa izateak zure eguneroko bizitzan asko baldintzatzen du. Populismo txar bat sortzen da eta jendeak aintzat hartzen du zu herritaren irudikapena zarela eta ez da horrela. Gogorra da, denen ahoetan baitzaude.
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
· EH mailan kokatuta, uste duzu zerbait aldatu dela gaur egungo eta orain dela hamarkada batzuetako gazteon pentsakeran?
Bai, noski. Janzteko era (kar kar kar). Ez, modernoagoak zarete, libreagoak. Pentsatzen duzuena esaten duzue, filtrorik gabe. Lehen zuek baino basikoagoak ginen. Prestakuntza hobea eta aukera gehiago dituzue zuek orokorrean. Zuen gizarteak, gureak baino kolore gehiago duela uste dut. Dibertsitate gehiago. Eskerrak!
· Arrantzalea ere izan zinen gaztetan. Zein da zailagoa eguneroko bizitzan?
Ez dakit. Herrian beti esan izan didate itsasora joatea lan gogorra dela. Famili osoa itsasoko langileak izanik, neu ere itsasoratzea erabaki nuen. 8 urte egin nituen Afrikan lanean, naufragio eta guzti. Ez naiz damutzen, lagun onak egin ditut eta Afrikako zati bat ezagutzeko aukera ere izan dut. Politika kontu desberdina da, baina ni itsasoarekin maiteminduta nago. Itsaso ondoan bizi naiz. Itsaso gabe ezin dut bizitza ulertu, zentzu zabalean.
· Gustora al zaude orain arte egindako guztiarekin?