top of page

Acerca de

ALBISTEA

Zarragoitxi.jpg

Auzolanak herria eta herritarren lotura indartzeko Bermeon

“Zarragoitzi” auzoaren izena azpimarratzen duen murala margotu dute herritarrek

Iturria: norberak egina.

2021/10/07

Iker GONZALEZ

Pandemiaren egoera hobetuz zihoala ikusirik, Bermeoko Zarragoitzi auzoan gazteei zuzendutako auzolanak antolatu zituen uda amaieran Alkarregaz Guzanek, Bermeoko alderdi politikoak, eta erantzun ona izan du herritarren aldetik. Xabi Ortuzarrek, alderdiko presidenteak, mural margoketaren helburua herria eta herritarren arteko “lotura” indartzea izan dela azpimarratu nahi izan du. Herritar gazteez gain, zenbait heldu ere animatu ziren ekintzan parte hartzera.

 

Ilusioak eramaten die alderdiko kideei mota honetako ekintzak antolatzera eta oroitzapenez beteriko egunak bizitzera, inolako interes politikorik gabe, Ortuzarrek dioenez. 6 urte pasatu dira taldea sortu zutenetik eta dagoeneko azkenarekin lau dira antolatu dituzten auzolanak, bakoitza herriko toki desberdin batetan: mural margoketak, hondartzaren garbiketa, eraikinen birmoldaketak...

 

Alderdiko presidentearen ustetan herriarekin lotura indartsu bat sortzeko aukera aproposak dira auzolanak. “Gure helburua ez da auzolanekin herri bat mantendu daitekeela erakustea, ezinezkoa delako, baizik eta horrelako ekintzek arrastoa uzten dutela gugan, lotura bat”, azpimarratu du Ortuzarrek. Bestalde, gazteekin giro ezin hobean harreman bat sortzeko eta elkar hobeto ezagutzeko aukera aproposa dela adierazi du ere.

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

 

Mural margoketaz gain, janari nahiz edari eta guzti prestatu zuten, kolore berdez eta zuriz margotu da murala, auzoa herriko beste auzoetatik bereizten duten berdeguneei erreferentzia eginez, zenbait loreekin batera margotuta.

 

Aurrera begira

​

Osasun egoerak hoberantz egiten jarraituz gero, hemendik epe laburrera herriko beste txokoetan auzolan desberdinak antolatzen jarraituko dutela azpimarratu du Ortuzarrek: “Pandemia garaian gizarteak ez du harremanetarako tarterik izan eta hori honelako ekintzekin berreskuratu beharko genukeela uste dugu”.

harpidetu zaitez eta jaso berriak zuzenean!

Eskerrik asko!

  • Blanco Icono de Instagram
  • Blanco Icono de YouTube
  • Blanca Facebook Icono
  • Twitter Icono blanco

@BEGIRADAPOLITIKOGAZTEA 2021

bottom of page