
ALBISTEA

Amaitu dira Gazte Topagune Sozialistarako sarrera orokorrak
Ostiral honetan Gazte Topagune Sozialista hasiera emango du Altsasun, eta oraindik Tiketik lortu ez dutenek, eguneko sarrerak lortzeko aukera izango dute
Iturria: norberak egina.
2021/10/06
Uxue BELTRAN DE HEREDIA
Egun gutxi falta dira 2021ko Euskal Herriko Gazte Topagune Sozialistari hasiera emateko. GKSk (Gazte Koordinadora Sozialistak) eta IAk (Ikasle Abertzaleak) jakinarazi duten bezala, urriaren 8tik 12ra, Altsasun (Nafarroa), izango da aurtengo edizioa. Egitarau zabala antolatu dute; besteak beste, lau hitzaldi nagusi, mahai-inguru bat eta aisialdirako eskaintza desberdinak. GKSk eta IAk jakinarazi dutenez, agortu dira jada bost egunetarako bono orokorrak.
​
2019an, Azpeitian (Gipuzkoa), izan zen azkenengo Euskal Herriko Gazte Sozialisten Topagunea, iaz Legutiokoa (Araba) covid19-aren ondorioz bertan behera utzi behar izan zen. Hilabete hauetan, covid19-aren deseskaladaren ondorioz sortutako egoera tamalgarria izan da. “Azken aldi honetan langile gazteak pairatzen ari dugun neurriz gaineko kontrola neurtezina da. Ezinbestekoak ikusten ditugu antolakuntza politikoarentzako espazioak izatea”, adierazi du Miren Aguirrek, IAko militantea.
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
“Sarrerak lortu ez dutenek, eguneko bonoa erosteko aukera izango dute”
​
Bost egunetan zehar koiuntura politikoa lantzeko modu desberdinak egongo dira. Larunbat eta igandean lau hitzaldi nagusi egongo dira. Huen artean, Krisi kapitalista eta estrategia sozialista berriaren oinarriak, Borroka ekonomikoa ikuspegi sozialistatik aztertuz eta Askatasun politikoen aldeko borrokaren garrantzia. Bestalde, mahai-inguru bat ere egingo dute igandean: Euskal Herriko testuinguru politikoa aztergai.
​
Aisialdi eskaintzari dagokionez, askotariko ekitaldiak izango dira bertan: “Ekitaldi kultural eta musikal zabala izango dugu. Ikasteko eta gozatzeko aukera paregabea ikusten dut”, azaldu du Aguirrek. Gainera, kontzertuak, bertso musikatuak, gaubelak, kirol erakustaldiak, Olinpiadak, DJ saioak, erakusketak, tailerrak, bakarlariak, umore ikuskizun bat eta otordu bereziak egongo dira.
​
​