
multimedia erreportajea

BIRGIZARTERATZEA, UTOPIA?
Birgizarteratzea gaur egun gizartean dagoen fenomeno bat da,
baina benetan balio al du honek?
Birgizarteratzeak benetan mundu guztiarentzat balio duen ala ez. Hori da honi buruz hitz egiterakoan bururatzen zaigun zalantza nagusia. Gai interesgarria, eztabaidatsua eta gogorra izan daiteke. Ausarta ere batzuetan, honi buruz bakoitzaren iritzia eta ikuspuntua ematea askorentzat ez baita gustukoa den zerbait. Estatu mailako presoen egoera eta hauen birgizarteratzeko aukerak ezagutzeko, ezinbestekoa da espetxeetan presoek egiten duten lana ezagutzea. Espetxeetako Idazkaritza Nagusiak zabaldutako azken estatistiken arabera, 2020an Espainian 47.696 preso zeuden, hauek leku batean bildu behar bagenitu, futbol estadio bat beteko genuke. Gaur egun, Espainia da Europan delinkuentzia gutxien duen herrialdeetako bat, baina presoen kopuruak mantendu egiten dira deitzen dugun azpi-gizarte honetan.
1. PROFIL ZEHATZA BILATUZ
RESek (Revista de Educacion Social) 2015ean argitaratutako Educación y reinserción de los jóvenes en prisión artikuluan aipatzen duen bezala, 2015ean 18 eta 25 urte bitarteko 4.758 gazte zeuden kartzeletan, hau da, presoen %8,87. Gehienak, gizonezkoak izanik, %93,82 hain zuzen. Emakumezkoak aldiz, %6,14. Preso hauek profil bat duten ala ez hitz egiterako orduan, Maria Rosario Valverde Fernandez, Gasteizko zigor-arloko abokatuak argi du ez dagoela profil zehatzik: “Normalean pertsona mota horiek delitu txikietatik hasten dira, hala nola, lapurreta txikiak, eta ekintza horien ondorioz kartzelean bukatzen dute. Hori bai, zehetasun horietako pertsonak ez nituke esango profil baten barruan daudenik, baizik eta drogen eraginez horien bizitza balditzatuta ikusi dutela, eta horrek delituak egitera eramaten diela”.
Carolina Pradok, La cuestion del trabajo penitenciario frente al cambio de paradigma tesian dio: “Une, gertaera edo aldi jakin batek etsipen-portaerak edo delinkuentzia masiboagoa eragin ditzake”. 2008ko krisia adibide garbiena da, “berhezkuntza” eta “birgizarteratze-portaera” horiek areagotu besterik ez zuen egin. Espetxeetako Idazkaritza Nagusiak argitaratutako datuetan, 2008an 73.558 preso zeuden Espainian. 2009an aldiz, urte bat geroago, 76.079 preso. Espainian preso gehien izan dituen urtea izanik.
Perfil zehatz bat izan behar du presoak? Zein izango litzateke?​


1. GRAFIKOA: GENEROEN ARTEKO ALDAERA 2011. URTEAN
2. GRAFIKOA: GENEROEN ARTEKO ALDAERA 2015. URTEAN
Iturria: scielo.org
Iturria: scielo.org
Grafiko hauetan 2011 eta 2015 urte bitartean Espainiako autonomia erkidego desberdinetan izandako presoen aldaera aztertu genezake, generoari erreparatuta. Nabaria da generoan dagoen aldea, emakumeak askoz ere gutxiagoak baitira urte bietan, nahiz eta 2015ean datuak apur bat gehiago orekatu. Honez gain, esan beharra dago 2011ean Madril izan dela gizonezkoen delitugile gehiago bildu zuen Autonomia Erkidegoa. 2015ean aldiz, Gaztela eta Leon.
2021/12/03



10 gaztetatik 7k ez dute delitu berririk egiten. Aldiz, beste hirurak, kartzeletara bueltatzen dira, birgizarteratzeak huts eginez. Valverdek argi du, “Lege penitentzialariak dio zigor ororen helburua birgizarteratzea izan behar dala”. Andar 1km en linea recta liburuan guztiz kontrakoa azaltzen dute, kontraesan nabarmena da kondenatua birgizarteratzen saiatzea delitugintzaren kausak sortzen dituen sozietate berberera, aurretik horiek ezabatzen saiatu gabe. Era berean, paradoxikoa da askatasunean bizitzeko prestatzen saiatzea, hain zuzen ere, pribatizazio handiko, estigmatizatutako eta etsipenezko erakunde batean hura kenduz. Nahiz eta autore askoren helburua askatasunaz gabetzea izan, hori ez da inola ere betetzen, espetxeetan aurkako efektua lortzen baita, ustez birgizarteratu beharko liratekeen gizarteko presoak isolatu eta baztertzen badira. (García eta Lorente, 2016). Birgizarteratzea mito bat besterik ez dela gaur egungo sisteman, “bizikidetzarako espetxe politika” edo “espetxe politika humanizatu” bat bezainbeste (Carolina Prado, 2004).
Kartzelatik irtendako lehen urtean, birgizarteratzeak balio duela esaten dute adituek, aldiz, urteak pasatu ahala jarrerak txarrera egiten duela, batez ere gazteen artean. Birgizarteratzeak aldaketa, hobekuntza edota arazoen birpentsatzea lortu nahi du, presoaren eguneroko bizitza eta bere ingurua hobetze aldera. Honetarako, delituzko ekintzak txikitzeko hainbat lanketa egiten dira. Azken ikerketek diotenez, geroz eta adin txikiagokoa izanik, delituen ibilbidea txikiagoa da, beraz, hau txikitzeko probabilitatea altuagoa izango da. Adituen ustetan, preso gazteek kontrako bat dute: gazteak direla, ez helduak. Gehiengoen heldutasun faltak beraien eguneroko bizitza baldintzatuko du.
Valverde abokatuak, bera heriotza zigorraren aurka dagoela aipatzen du elkarrizketaren momentu batean, presoek bizitzeko eskubidea dutelako, horiek burututako delitua edozein izanda ere. Munduko hainbat lurraldetako justiziek ez dutela birgizarteratzearen kontzeptua partekatzen, hain zuzen, horren adibideak dira, AEBk, non 50 estatutik 23k onartzen duten. Beste lurraldeak Afrikako ekialdean; Egipto, Libia eta Sudanen, besteak beste. Ekialde Ertainan; Sauditar Arabia ,Yemen, Siria, Oman etab. Asiako lurralde garrantzitsu batzuk ere, India eta Txinaren kasuetan bezala. Heriotza-zigorra lurralde bakoitzaren legediaren arabera ezartzen da, baina orokorrean, kasu esanguratsu bat gertatzen denean eta presoak odolezko delituren bat burutu izan duenean eramaten da aurrera. Espainian heriotza zigorra soilik aplika zitekeen gerra garaian, 1985eko abenduaren 9ko lege organikoak zioen bezala. Hamar urte geroago, 1995ko azaroaren 27ko lege organikoarekin guztiz indargabetu zen Espainian.
Iturria: deathpenalty.procon.org eta es.amnesty.org
2. BIRGIZARTERATZEKO BIDEA
Zein bideri jarraitu behar zaio hau lortzeko?
Gizarte Hezkuntzak espetxeetako eremuetan gizarteratzeko prosezua suposatzen du. Preso bakoitzak esleitutako zigorra bete bitartean, kartzelan egonik, programa eta taldeko zein bakarkako ekintzak egiteko aukera dute hezitzaile edo eta adituekin. Honekin, aurretiaz izandako jarrera desegokietatik ikasi eta etorkizunerako baliagarriak izatera eta pertsona birgizarteratua izatera heltzeko helburuarekin. Ana Ugartemendia, zigorrean espezializatutako psikologoa: “Uste dut behar bezala lantzen dela birgizarteratzea kartzeletan, urte asko daramazkit honetan eta hori da pentsatu nahi dudana, baina prozesu guztiek dituzte hobetu daitezkeen puntuak edo faktoreak”.
Pertsona hauek gizartera bueltatzerakoan izaten duten erronkarik zailena benetako hobekuntza bat lortzea izaten da, bere jarrera benetan aldatu izana. Ugartemendiaren ustetan, horretan “beste aldeak” jokatzen du, bakoitzaren “gogoak”. “Garrantzia handia dauka kanpoan gauden pertsonek ere prozesu honetan laguntzea, ulermen gaitasuna izatea, pertsonok bigarrena aukera bat daukagula ulertzea”, azpimarratzen du sikologoak.
Gai honekin lotuta, Ane Miren Barrenetxeak, euskal preso baten emazteak, Euskal Herriko presoek tratu ezberdin bat jasotzen dutela azaltzen du, hauen prozesua guztiz desberdina izan dela, hain zuzen: “Beti lehenengo graduan egon dira duela gutxi arte, ez dute birgizarteratzen planean parte hartzeko aukera izan ez baitzaie bigarren graduko zigorrera pasatzeko aukera eskaini”.
Barrenetxeak azaltzen du birgizarteratzerakoan ze ezberdintausn aurki daitezke lehenengo eta bigarren graduen artean: “Aldaketak asko dira presoen aldetik. Atzerriko kartzeletan iraun izan duten Euskal preso guztiak lehen graduko kondenak betetzen egon dira denbora guzti honetan. Hau da, preso bat kartzelaratzen dutenean eta epaiketa egon arte, honek lehen graduko zigorra betetzen du”. Honez gain, bestelako datuak ere aipatu ditu Barrenetxeak: “Honek zera esan nahi du: 24 ordutatik 20 kartzela gela barruan, irtetzeko aukerarik izan gabe. Legezkoa al da hori?”. Bigarren gradua ordea “desberdina” dela dio, goizean eta arratsaldean patiora ateratzeko aukera dutelako eta honekin batera bizitza “arruntago” bat egiten hasten direlako: “Hau da: ikasteko, sukaldatzeko, ekintzetan parte hartzeko… aukera azaltzen zaizu. Hauek guztiak birgizarteratzearekin daude pentsatuak”.
Hainbat dira espetxeetan birgizarteratzea lortzeko antolatzen edota egiten diren ekintzak. Hitzaldietatik hasiz, ikastaro laburretaraino. 5 adar nagusi bereizten dira birgizarteratzea planteatzerako orduan Asistencia legal por los derechos humanos artikuluaren arabera; Lana, horretarako prestakuntza, hezkuntza, osasuna eta kirola. Hala ere, Ugartemendiak ez du birgizarteratze modu bakar bat posible ikusten: “Prozesuak desberdinak dira, ezinezkoa da pertsona guztiengana metodo berdinarekin heltzea eta era berdinean laguntzea. Bakoitzak dituen ezaugarri pertsonal eta indibidualetan enfokatu behar zara ezer baino lehen”. Honekin bat dator espetxe bateko langilea den Miguel Angel Rodríguez: “Plana bakarkakoa da, hau da, barneko bakoitzak elkarrizketatuta, aztertuta izaten da. Gainera, klasifikazio bat egin orduko berezko programa bat ezartzen zaio, bere beharrak eta ahuleziak kontuan hartzen dituenak. ”
-
Uste duzu han aukitzen zareten gazteon intimitatea bermatzeko aitzakiarekin ez dutela bertan gertatzen diren gauza guztiak argitaratzen?
Bai, azken finean ez dute argitaratuko zentroaren irudia kaltetzen duen zerbait. Ez dute azalduko nola zentroaren barruan drogekin trafikatzen den, ezta nola Sansohetan adibidez nire lagun bati lehen egunean arropa lapurtu ziotela, edota beste kasu batzuetan berriak jipoitutak izaten direla. Hori ez zait ondo iruditzen, ekintza koldarrak baitdira.
-
Birgizarteratzeko zentroek dituzten neurriak egokiak iruditzen zaizkizu?
Aspektu hori hobetu behar dute. 3 gauza gerta daitezke zentro batean. lehenengoa da 18 urte betetzerakoan zentrotik joaten zara eta zure kabuz bizitza antolatzen hasi beharra. Bestela, baldintza batzuk bete izanez gero, egoera hobeagoan aurkitzen den beste zentro batera bidaltzen zaituzte. Hirugarrenez, niri gertatu zitzaidan bezala, 18 urte bete nituen eta kalean utzi ninduten esku batekin aurrean eta bestearekin atzean, inolako laguntzarik gabe.
ELKARRIZKETA: MIGUEL ANGEL LANDER GARCIA, Ibaia adingabeko zentroan egondako Gasteiztarra.
3. IKASKUNTZA ETA HAUSNARKETA
​Adingabekoen kasua ez da garrantzi gutxiagokoa; Nola funtzionatzen du?
Mundu bat dago espetxe arruntez gain. Kasu honetan, adingabekoen zentroetaz ari gara. 18 urte baino gazteagoak diren eta jarrera desegokiren bat izan duten neska-mutilak ez dira espetxeetan sartzen, adingabekoen zentroetan baizik. Valverdek dio: “ Adingabeak ez dira inoiz espetxera joango, egia da batzuei adingabeko zentroetan denboraldi bat igarotzea ondo etortzen zaiela, baina normalean alderantzitz gertatzen da”. Jarrera desegoki horietaz hitz egiterakoan, hainbat motatako jarreretaz hitz egin dezakegu; sexu abusuak, biolentziak, liskarrak, etab. Miguel Angel Lander Garcia, duela urte bat Ibaia adingabeko zentrutik ateratako gaztea: “16 urterekin ikastolan hasitako marihuana arazoengatik sartu ninduten adingabekoen zentroan gehienbat, baina gurasoekin izandako liskarrek ere eragin zuten horretan”.
Las Claves De La Felicidad fundazioak argitaratutakoaren arabera, gaur egun Espainian 1.219 adingabeko zentro izateaz gain, 43.000 haur eta gaztetxo daude estatuaren tutoretzan. Horietatik gehienak adingabeko zentroetan bizi dira. Datu honen %14a soilik libratzen da, harrera familietan egonik. Adingabeko zentroetan bizi izanak nolabaiteko eragina du hori bizi izan duten pertsonen baitan. Ugartemendia: “Adingabetuen zentroetan egon diren pertsonek, kasu gehienetan arazo konplexuak izan dituzte beraien bizitzetan eta hau ulertzea ezinbestekoa da hauek aldaketa ematera motibatzeko”. Izan ere, horietan nahasten diren guztiek dute antzerako estiloa, eta Garciaren hitzetan, bertako jendea besteentzat “eragin txarra” da.
Espetxeetan bezala, zentro hauetan ere birgizarteratzeko aukera dago. Horretarako ekintza, lan eta jarduera desberdinetan parte hartuz. Honeetariko entzunenak; sexu-abusu, sexu-transmisio, biolentzia eta drogei buruzko hitzaldiak dira. Hitzaldiez gain, parte hartu behar duten ekintzak ere egiten dira; sukaldaritza klaseak adibidez. Honi “autonomia plana” deitzen zaio. “Autonomia planeko langileak ziren momentu hartan nire familia bakarra, eta gaur egun, nirekin oso atseginak izan ziren zenbaiten falta handia somatzen dut”, dio Garciak.
Adingabekoen zentro baten zaudenean birgizarteratzerako tailerrak eta egunerokotasuna betetzea beharrezkoa eta derrigorrezkoa da. Honetan Miguel Angel Garcia adingabekoen zentroatik birgizarturatuta ateratzeko errutina zehatz bat jarraitzen zuen.
Errutina sendoa eta beharrezkoa jarraitzen da akatsik ez izateko. Ordutegiak egun guztian zehar daude; gosaldu ondoren, zuzenean eskolara joan behar dira. Eskolak bukatutakoan, zentrora itzuli eta bertan jan. Arratsaldeetan, ezarritako ikastorduak bete behar dituzu, bi ordu inguru, eta horiek bukatutakoan, denbora librea duzu lagunekin egoteko. 9:00etan guztiek egon behar dute zentroan. Gazte bat falta bada, 24 ordu itxaron behar dira eta ihes-hodia aktibatu. Poliziak eramaten du protokolo hori.
Iturria: Miguel Angel Lander Garcia.
4. UTOPIA?
Hasierako galdera berreskuratuz, mundu guztiarentzat da birgizarteratze prozesua baliagarria?
Zalantza nagusi honen erantzuna nahi dutenak asko dira, ez baitago bat ere argi. Datuak begiratuz erantzunda, ez, ez da mundu guztiarentzat baliagarria. Izan ere, sareetan aurkitutako albiste batek eskaintzen dizkigun datuak begiratuz, presoen %64ak ez dute helburua lortzen. Hitz egindako eta espetxeetan lan egiten ala sikologo moduan daudenen ahotsak entzuda erantzunda berriz: bai izan liteke denentzat baliagarria edo birgizarteratze plan hori horretarako antolatuta dago behintzat.
Gizarteak birgizarteratzea eskatzen du. Denok erratu eta aldatu gaitekeelaren ideian sinisten delako orokorrean. Eztabaida sozial bat dago honekin bestalde. Ugartemendia sikologoaren ustez, alde batetik honen “eraginkortasuna lortzeko dirua inbertitu beharra” dago. Bestetik berriz, birgizarteratzea “beharrezkoa” da.
Zalantza hau argitzerako orduan, kontuan izan behar duguna presoen jarrera da. Hor dago koxka. Rodríguezek, espetxeko zaindariak argi du: “Azken finean, nahi duenak lortzen du birgizarteratzea. Ez duenak nahi beste batzuengatik influentziatzen uzten da eta bide kaxkarra hartzen du berriz”. Argi dago, dena da jarreraren araberakoa. “Denbora gehiago eskaintzen zaio positiboki eboluzionatu eta hobetu nahi duenari. Perfil honen irteera ahalik eta azkarrena izatea saiatzen gara”.
​
​Valverde abokatuak pertsona multzo zehatz baten birgizarteratzea ia ezinezkoa dela azaltzen du: “Multzo horretakoak, galtzeko ezer ez duten pertsonak dira”. Valverderen ustez, pertsona horiek orokorrean baztertuak eta “normatik kanpo” gelditzen direnak dira. Kasu batean bizi izan duena grabatuta geratu zitzaiola azpimarratu nahi izan du: Zaintza batean emakume bat beregana joan eta dibortzioa berak (Valverdek) eramateko asmoa azaldu zion. Emakumeak, bere senarrarekin (kartzelean zegoena) hitzarmen batera inongo arazorik gabe helduko zela azaldu zion. Senarrak ostera, bere emazteaz ezin zela dibortziatu, inondik eta inora ere, hura beste gizon batekin joateko asmoa zuelako, hain zuzen, kontatu zion. Hizketa horretan senarrak esandako esaldi bat geratu zitzaion buruan grabatuta: “Ni hemen 11 urte gehiago egon behar naiz, ez dut ezer galduko, hauxe izango da nire bizitza, beraz, niri berdin zait zer gertatzen den nire bizitzaz haratago…”.
