top of page

ALBISTEA

arg.jpg

Iturria: norberak egina.

2021/10/04

Gizon gazteen %20ak eta emakume gazteen %10ak uste du genero-indarkeria existitzen ez den asmakizun politiko bat dela

Entitate honek bildu dituen datuak 15 eta 29 urte bitarteko pertsonei egindako inkesten emaitzak dira

Luis Angel HERNANDEZ

Drogazaletasunaren aurkako laguntza fundazioa izeneko erakunde pribatuak, 2021eko gaztedi eta generoaren barometroa izeneko lan bat argitaratu zuen irailaren 29an. Bertan adierazten da nola Espainia mailan gizon gazteen %20ek uste duen genero-indarkeria existitzen ez den asmakizun politiko bat dela, emakumeen artean, %10. Gizonezkoen kasua deigarria da, 2019an egindako ikerketan genero-indarkeria ukatzen zuten gizonen portzentaia  %12 baitzen, ia erdia.

​

Itsaso Perez Garciak, gizarte hezitzaileak uste du genero indarkeriaren inguruan gazteek “kontzientzia nahikorik” ez dutela. Horren arira, adierazten du nola arlo honetan hezkuntzak garrantzi handia daukan arazo honi aurre egiteko. 

 

“Politikarien inplikazioa hezkuntzan ezinbestekoa da genero indarkeriaren arloan hausnarketa egitea ematen diren kasuak murriztu ahal izateko”, honela dio Itsaso Perez Garciak. 

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

 

 

Ikerlanak alderatu ditu zeintzuk diren emakume gazteen eta gizon gazteen iritzia generoarekin zerikusia duten hainbat kontukin. Lortu diren erantzunei erreparatuz, ikus daiteke nola emakumeek dimentsio handiago batean ikusten duten bi generoen artean sortzen den diskriminazioaren problematika.

 

 4 emakumetik 3k baieztatzen du genero indarkeria gizartean dagoen arazo larri bat dela. Bestalde, zifra hori gizonezkoen kasuarekin alderatuta nahiko esanguratsua da, gizonezkoen erdiak baino pixka bat gehiago izanik.

 

Azpimarratu beharreko atala da indarkeria hori eragiten duten faktoreak ezagutarazten dituen gakoak. Hori aztertzerakoan, bi zatiak ados daude puntu jakin batean; horien iritziz arazoaren kausalitatea hezkuntza kaskarra jasotzearen ondorioz dator. 

harpidetu zaitez eta jaso berriak zuzenean!

Eskerrik asko!

  • Blanco Icono de Instagram
  • Blanco Icono de YouTube
  • Blanca Facebook Icono
  • Twitter Icono blanco

@BEGIRADAPOLITIKOGAZTEA 2021

bottom of page