
Acerca de
AZKEN BERRIAK

Iturria: Luis Gordillo Perez (Wikipedia).
Luis Gordillok Ciudadanos utzi eta Partido Popularreko kide bihurtu da
Barne hausnarketa batetik abiatuta hartutako erabakia dela ziurtatu du eginiko azken adierazpenetan
Ainhoa ASTARLOA
Iker GONZALEZ
2021/10/08
Ciudadanoseko buruzagiak alderdia utzi eta Partido Popularreko kide izatera pasatu da azken 3 urte hauetan parlamentuan ordezkaritza bete ondoren. Gordilloren ustez, Sanchez gobernutik kentzeko funtsezkoa da indarrak batzea: “Psoeri irabazteko modu bakarra zentro-eskuin liberala aukera bakar batean biltzea da”. Carlos Iturgaizek, PPko buruzagiak, Gordillok hartutako erabakia ospatu du.
Ciudadanos Euskadiko koordinatzaile ohiaren ustetan, eserlekuak ez dira alderdi politikoenak, baizik eta pertsonenak eta bere ideologian aldaketarik ez duela izango azpimarratu du. Bere ustez, hartutako erabakiak ez du zertan eraginik izan behar parlamentuan. Orain arte bezala, hauteskundeetara alderdi biek osaturiko koalizioaren izenean aurkeztuko dela aipatu du. Beraz, bere hautesleei lasai egoteko eskaera zabaldu die.
Espainiako Gobernuak 400 eurotako diru laguntzak emango dizkie 2022an 18 urte beteko dituzten gazteei
Pedro Sanchezek adierazi duenez diru laguntza hori gaztediaren artean “kultura sustatzeko” izango da

Iturria: Google argazkiak.
2021/10/08
Nerea EIZAGIRRE
Uxue BELTRÁN DE HEREDIA
Luis Ángel HERNÁNDEZ
Espainiako presidenteak Brdo Pri Kranjutik (Eslovenia) aurreratu zuen Estatuaren Aurrekontu Orokorrak onartuz gero, 2022an 18 urte beteko dituzten gazteek jasoko zutela. Diru laguntza honen onuradunak milioi erdi gazte izango lirateke. 200 milioi eurotako gastua izango litzateke baldin eta aurrekontuak onartzen badira.
Sanchezek adierazi du Frantziak eta Italiak ere gazteentzako bonoak ematen dituztela: “400 euroak liburuak erosteko edo ekintza artistikoak kontsumitzeko bideratuko dira, hala nola, zinema, antzerkia musika edo dantza”. Honela azaldu du, PSOEko idazkari gorenak.